ASPINAK 25 URTE BETETZEN DITU
2.000 pertsonatik gora hurbildu ziren joan den urriaren 25ean, larunbata, Iruñeko “basotxora” ganadu-erakusketa bat ikustera; izan ere, abeltzaintza hobetzea helburu duten Nafarroako lau elkartek, besteak beste ASPINAk, horren bidez ospatu nahi izan zuten Nafarroako gizartearekin 25 urte iragan direla sortu zirenetik.
Aukera paregabea izan zen txikienek Pirinioetako behiak ikusi eta ukitzeko parada izan zezaten, beste behi- eta ardi-espezie batzuekin batera.
Urtemugaren ekitaldiak urriaren 28an bukatu ziren, asteartearekin, sektoreko profesionalei eskainitako jardunaldi tekniko bat eginda, eta bertara 300 abeltzain, kide eta erakundeetako ordezkari joan ziren.
Elkartea 1985ean sortu zen Pirinioetako behiaren etorkizuna bultzatu eta babesteko; izan ere, eskualdean sekulako garrantzia du eta gure lurraldean eta kulturan oso errotuta dago, eta desagertzear egon zen 60ko hamarkadan atzerriko behiak sartu eta haiekin gurutzatu eta gero.
Pirinioetako arrazak kalitate bereziko haragia ematen du, oso samurra eta urtsua, Ternera de Navarra / Nafarroako Aratxea AGBk babestutakoa; entitateak ziurtatzen du adierazpenari atxikitako aratxe guztiak Nafarroan sortu eta hazi direla, eta ez da onartzen beste jatorri bateko animaliarik.
