Ba al zenekien Nafarroako Aratxea ezinbestekoa dela haurrentzat, proteina kopuru handia dutelako? Eta elikagai bikaina dela haurdun dauden emakumeentzat hemo burdina eta B12 bitamina ugari dituztelako? Atal honetan ikasiko duzu Nafarroako Aratxearen haragiaren propietateei buruz jakin beharreko guztia.

Nafarroako Aratxea ezinbesteko elikagaia da haurdun dauden emakumeentzat
EGIA: hemo burdina asko duelako, erraz xurgatzen dena; izan ere, odol-bolumen handiago dutenez, burdina gehiago behar izaten dute, burdina-erreserbak edoskitzaroan erabiliko baitira. Falta bada, burdin eskasiagatiko anemia gertatzen da, bai haurraren haurtzaroan, bai amarengan. Eta B12 bitamina duelako, ezinbestekoa baita globulu gorriak sortzeko; Nafarroako Aratxea da kopuru handienetakoa ematen digun elikagaietako bat.Nafarroako Aratxea kolesterol gehien duen elikagaietako bat da.
GEZURRA: kolesterola beharrezko gantz bat da zelulak eratzeko eta sistema hormonalerako, eta, beraz, hura neurri egokian duten elikagaiak jan behar ditugu (Nafarroako Aratxearen 100 g haragi –maskala edo aldakako xerrak, mingaina edo azpizuna– = 70 mg). Beraz, Nafarroako Aratxea asteko dietan har dezakegu.Proteinak dira Nafarroako Aratxearen osagai nagusia, ezinbestekoak haurren elikaduran.
EGIA: Adin horietan hazteko prozesuan gaudenez, Nafarroako Aratxeak kalitate handiko proteinaren proportzio handiagoa du, eta, horiek, besteak beste ehunak eta organoak osatzeaz arduratzen dira. Proteinak aminoazidoz eratuta daude, eta horiek elikagaietan hartu behar dira ezinbestez, gorputzak ez baititu berez sortzen.Haragi gorriek haragi zuriek baino burdina gehiago dute, eta hori ezinbestekoa da pubertaroan dauden neskentzat.
EGIA: haragi gorriak haragi zuriak baino burdina gehiago du, beraz, pubertaroan dauden emakumeek hartu behar dute menstruazioari begira gorputza prestatzeko, burdin eskasiagatiko anemia prebenitzeko. Aratxearekin batera tomate-entsalada edo postrean zitriko bat hartuz gero, Nafarroako Aratxeak duen hemo burdina horren kantitate handiagoa xurgatuko dugu.Astean hartu beharreko kopuruari dagokionez, Nafarroako Aratxearen errazio garbiak 200-250 g izan behar du pertsona bakoitzeko.
GEZURRA: Errazio egokia, pertsonako, 120 g dira gordin eta erabat garbituta, heldu, adineko pertsona eta nerabeentzat; haurrentzat, 40-70 g da errazio egokia. Garrantzitsua da errazio horiek kontuan hartzea, gehiegizko pisua edo obesitatea saihesteko.Nafarroako Aratxea oso elikagai osoa eta nutritiboa da bizitzaren etapa guztietan, eta, beraz, astean 3-4 aldiz jan behar da.
EGIA: kalitate handiko proteina asko du, baita burdina, B12 bitamina, ur, gantz (saturatuak eta insaturatuak) eta kolesterol ere. Garrantzitsua da kopuru edo errazio egokietan jatea, eta hobe da gantz gutxien duten aldeak jatea astero, hala nola Nafarroako Aratxearen maskaleko, azpizuneko edo aldakako xerrak, eta abar.Ura da Nafarroako Aratxearen osagarri nagusia
EGIA: bestelakoak esaten badira ere, ura da Nafarroako Aratxearen osagarri nagusia, eta kaloriarik ez duen nutriente bat da; honek erlazio zuzena du gantzarekin, zenbat eta ur gehiago eduki orduan eta gantz gutxiago baitu. Aratxearen alde gihartsuenetan (azpizuna, maskalak, aldaka, mingaina), %70-80 ura da. Alderik gantzatsuenetan, txuletoian, %60.