Modu askotan prestatu daiteke Nafarroako Aratxea plater gozo-gozoak jateko. Nafarroako Aratxeak kalitate ezin hobea emanen die zure platerei, eta, gainera, elikagai osasungarria eta beharrezkoa da dieta orekatua izateko.
Horregatik, errezeta erraz batzuk bildu ditugu primeran pasa dezazun horiek prestatzen, etxean, landa giroan, hirian, herrian…

Ba al zenekien Nafarroako Aratxea ezinbestekoa dela haurrentzat, proteina kopuru handia dutelako? Eta elikagai bikaina dela haurdun dauden emakumeentzat hemo burdina eta B12 bitamina ugari dituelako? Sartu atal honetara eta Nafarroako Aratxearen haragiaren propietateei buruz jakin beharreko guztia ikasiko duzu.

Badira ia denok ezagutzen ditugun arau txiki batzuk, aplikatzen ez ditugunak erosotasunagatik, denbora faltagatik edo ahaztu egiten zaizkigulako. Atal honetan arau erraz batzuk aurkezten ditugu, bizimodu osasungarria izateari begira.