Legezko oharra
Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen –uztailaren 11koa– 10. artikuluan ezarritako betebeharra betetze aldera, jarraian adierazten da www.terneradenavarra.es eta www.terneradenavarra.com webguneak honako entitate honen titulartasunpean daudela:
Nafarroako Aratxea AGB
Serapio Huici etorbidea 22, Perituen eraikina
31610 Atarrabia (Nafarroa) – Espainia
IFK: Q 3150028 C
Tel.: 948 013 045 – Faxa: 948 071 549
E-maila:cdiazdecerio@intiasa.es
Lege jabetza
Nafarroako Aratxearen Adierazpen Geografiko Babestua da webgune honen eta bertako edukiaren jabe.
Nafarroako Aratxeak bere egiten du webgunearen edukia aldatzeko eskubidea, aurretik abisatu gabe eta inolako mugarik gabe.
Webgunearen erabilera-baldintzak
Nafarroako Aratxeak berak egiten dituen jarduera, produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa eskaintzen du bere webgunean.
Nafarroako Aratxeak bere egiten du www.terneradenavarra.es eta www.terneradenavarra.com webguneetan dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea.
Erantzukizuna
Webgune honetan sartzen diren pertsona guztiek erabiltzaile gisa egiten dute, eta, hortaz, hemen ezarritako xedapenak gordetzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute, baita aplikagarria den beste edozein lege xedapen ere.
Egilea libre gelditzen da bere webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako edozein erantzukizunetatik, baita webgunea erabilgarri ez egoteagatik (sistema eroriz gero) eratorritako edozeinetatik ere; izan ere, webgunea gelditu eginen da aldian behin mantentze-lan teknikoen ondorioz.
Google Analytics
Google Analytics estatistika-datuak analizatzeko zerbitzu bat da, Google enpresak emandakoa, eta www.terneradenavarra.es eta www.terneradenavarra.com webguneek zerbitzu hori erabiltzen dute haien erabilerari buruzko estatistiken jarraipena egiteko.
Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu webguneari estatistika-datuak (bisita kopurua guztira, gehien ikusitako orrialdeak, eta abar) analizatzen laguntzeko. Cookie horrek webgunean sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek zuzenean transmititu eta Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatuko da.
Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori www.terneradenavarra.es eta www.terneradenavarra.com webguneen erabilerari buruzko estatistika-informazioa sortzeko, baina Googlek ez du zure IP helbidea lotuko Googlek duen bestelako datu batekin ere. Googlek hirugarrenei transmititzen ahalko die informazio hori legeriak hala exijitzen badu, edo hirugarren horiek Googleren kontura prozesatzen badute informazio hori.
Datuen edo informazioaren tratamenduaren aurka egin dezakezu cookieen erabilera errefusatuz zure nabigatzailea horretarako konfiguratuta. Halere, webgunearen erabateko funtzionaltasuna muga dezake horrek.
Webgune hau erabiltzean, baimena ematen duzu Googlek informazioa trata dezan goian adierazitako moduan eta helburuetarako.
